Ostiral Odoltsua (1972)

Ostiral Odoltsua, ingelesez: Bloody Friday, 1972ko uztailaren 21ean, Behin-behineko IRAk arratsaldeko 14:09-15:30 artean Belfast hirian burututako atentatu saila izan zen. Ipar Irlandako gatazka guztian Behin-behineko IRAk burututako egun bakarreko atentatu sail handiena izan zen eta irlandar errepublikar talde armatu honek Ipar Irlandan britainiar helburu ekonomiko eta militarren aurka burututako kanpainaren barnean zegoen.

Egun honetan bakarrik Belfast hiriko leku ezberdinetan IRAk 22 lehergailu ipini zituen, ondorioz 9 lagun hil (2 militar eta 7 zibil) eta 130 lagun zauritu ziren. IRAk leherketak jazo aurretik hedabideak eta britainiar indar armatuak ohartu zituen. Seán Mac Stíofáin, Behin-behineko IRAko buruzagiak Britainiar Armadak beren oharrei muzin egin zietela ziurtatu zuen, leherketek ahal bezainbeste hildako eragin eta IRA desakreditatzeko asmoz, baina baieztapen hau ezin izan da inoiz frogatu ahal izan. Atentatuen 30. urteurrenan Behin-behineko IRAk hildako eta zaurituen senideei formalki barkamena eskatu zien.

Benetako deieiz gain, bi dei faltsu ere jaso ziren, horrek leheketen eremuak denboraz hustutzea galarazi zuen. Belfasteko erdigunea bezain mugatua den eremu batean hainbeste leherketa gertatzean, eremuak hustutzen ari zen jende asko leku seguruetara joan beharrean, lehergailuetatik hurbil zeuden lekuetara joatea ekarri zuen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne